La letra:
HAMAIKA lagun BI MILA (e)ta 11n gaude herrien alde bilduta handia, txikia, hango (e)ta hemengoa, edozein modura dela
Denok berdin gure alderdi aberatsa euskara zabalduaz. Izan ziren bezala bagara (e)ta etengabe IZANGO DIRA!
Hamaika urtetan zehar, gure arbasoena gaur guztion eskutan dagoena hamaika desafio, hamaika ilusio, hamaika 11n bilduta denak!!
IBILALDIAn hasi, KILOMETROAK eginez bidetik kantan, HERRI URRATS eta ARABA EUSKARAZ, gozatuz GAUR OINEZ FESTAN!!!
Eutsi indarrak (e)ta bultzadak beste kultur horiekin batera, mundua da bai zabala denok daukagu baitan harrera.
Hamaika urtetan zehar, gure arbasoena gaur guztion eskutan dagoena hamaika izan zirenak, hamaika gaur garenak hamaika 11n bilduta denak!!
Tafalla herriko ikastolara gatoz denok OINEZ festara, hego Nafarroako erdialdean mintzatuz altxa dezagun euskara!
Tafalla (e)ta eskualde osoan, Euskal Herriko laguntza pean, mundu osora heltzeko gai bagara, mantenduz bizirik gure euskara!
Hamaika urtetan zehar, gure arbasoena gaur guztion eskutan dagoena hamaika desafio, hamaika ilusio, hamaika 11n bilduta denak!! Hamaika urtetan zehar, gure arbasoena gaur guztion eskutan dagoena hamaika izan zirenak, hamaika gaur garenak hamaika 11n bilduta denak!!
_________________ Fco. Javier Torres fran@tafalla.netVox populi, vox Dei (Hesiodo)
|